NORTZUK gara


“Otsailak 27” elkartasun elkarteen euskal Koordinadora 2004 urtean jaio zen, herri sahararrak autodeterminazioa lortzeko egiten duen bidezko borrokan laguntzen duten elkarteen lana koordinatzeko.  Gure helburua beren erresistentzia borrokan laguntza ematea da, erbestearen baldintza gogorrak arintzeko Tindouf-eko errefuxiatuen kanpamentuetan proiektuak garatuz, eta Marokok ilegalki okupatutako Mendebaldeko Saharako lurraldeetan askapen borrokari babesa emanez.
Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan diharduten bolondresen hamabi bat elkarte baino gehiago biltzen duen irabazi-asmorik gabeko erakundea gara.  Gure lanabesak Batzarra eta hiru Batzorde hauek dira:   

Karabanen Batzordea  Tindouf-eko Kanpamentuetara bidaltzen diren elikagaien karabanak antolatzen ditu.  2014koa koordinadorak antolatzen duen hamargarrena izango da.

Oporrak Bakean Batzordea  Oporrak Bakean programa koordinatzen du koordinadorako elkarteen artean.  Horretarako, programa kudeatzen duen Oporrak Bakean lantaldean ordezkaritza egonkorra du.

Sentsibilizaziorako Batzordea  Sahararren gatazkaren izaera politikoa azpimarratzeko eta horretan sentsibilizazio lana egiteko ardura du.  Herri saharrarak jasaten dituen eskubideen aurkako erasoak salatzeko mobilizazioak antolatzen ditu.  Komunikabide, sare sozial eta ekimen ezberdinen bitartez gure helburu komuna zabaldu eta sustatzen du: herri sahararraren autodeterminazioa librea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario